Florentina Lizarralde izan da Bertanen abuztuko zozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko ira. 15a, 15:36
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, hilero bezala, bi lagunentzako afari bat zozketatu du Azpeitia Txartelarekin elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Kasu honetan, abuztuan eginiko ordainketen artetik Florentina Lizarraldek Jostaldi Kirolak dendan eginikoa suertatu da irabazle. Horrenbestez, Kiruri jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatuko da Azpeitia herritar txartel berriarekin; beraz, Azpeitia Txartela elkarteko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute beti. Aldi berean, Azpeitia Txartela Bertaneko saltokietan erabiltzeak hurrengo erosketetarako deskontuak ematen ditu.