Mari Jose Alberdi eta Olatz Etxezarreta, Bertanen udako zozketaren irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko ira. 5a, 09:35
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak udan ere sariak banatzen jarraitu du. Abuztuan zehar Elkarteko saltokietan erosketak egin dituztenen artean bi tablet zozkatu ditu, eta jada jakinarazi ditu irabazleak. Alde batetik, Maria Jose Alberdi, Oinkari oinetako dendan eginiko erosketagatik, eta bestetik, Olatz Etxezarreta, Saltoka haur oinetako dendan eginikoagatik. Modu honetan, uda partean ere herriak kontsumitu duten bezeroak saritu nahi izan ditu Azpeitiko merkatari elkarteak.