Festen bueltan, zozketa antolatu du Bertan Merkatari Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko uzt. 3a, 12:33
Beste urte batez, festa giroan murgiltzen hasteko asmoarekin, Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak San Inazio jaien inguruko zozketa antolatu du. Uztailean zehar Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenek boleto bat bete ahal izango dute beren datuekin eta saninazioetako zozketan parte hartuko dute. Pilota partidetarako sarrerak, zezenketak ikusteko sarrerak eta barraketako fitxak banatuko dira zozketako irabazleen artean. Uztailaren 28an ezagutuko dira irabazleak.\ \ Zozketan parte hartzeko ez da beharrezkoa Azpeitia Txartela erabiltzea, Bertan Elkarteko bezero guztiek izango dute boletoa betetzeko aukera. Hala ere, Azpeitia Txartela erabiltzen dutenek, boletoa betetzeko aukera izateaz gain, opariak eskuratzeko aukera ere izango dute. Izan ere, Azpeitia Txartelarekin eginiko erosketetan noizean behin datafonoko ordainagirian sari sorpresa bat aterako da. Saria eskuratzeko txartel saritua duten bezeroek uztailaren 28an, ostirala, 20:30ean Azpeitiko plazara hurbildu beharko dute txartel sarituarekin, eta orduan banatuko da oparia. \ \ Kanpaina honen bidez, herrian erosketak egiten dituzten bezeroei San Inazio jaiak gogotik disfrutatzeko aukera eskaini nahi die Bertan Merkatari Elkarteak.