Maialen Otegik irabazi du Bertanen maiatzeko zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko eka. 19a, 09:19
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, hilero bezala, bi lagunentzako afari bat zozketatu du Azpeitia Txartelarekin Elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Kasu honetan, maiatzean eginiko erosketen artetik Maialen Otegik Irati Moda dendan eginikoa suertatu da irabazle. Horrenbestez, Hotel LarraƱaga jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan Elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatuko da Azpeitiar herritar txartelarekin, beraz, Azpeitia Txartela Elkarteko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute beti. Aldi berean, Azpeitia Txartela Bertaneko saltokietan erabiltzeak hurrengo erosketarako deskontua ematen du.