Azpeitia Txartelaren erabiltzaileentzat dinamizazio kanpaina abiatu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko mai. 2a, 09:34
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko dinamizazio kanpaina antolatu du maiatzerako. Hilabete guztian zehar, Azpeitia Txartelarekin Bertan Elkarteko saltokietan erosketak egitean, diru-sariak edo bonifikazioak eskuratu ahal izango dira. Ordainketa egitean, datafonoak 50 euro, 20 euro, 10 euro edo 5 euroko sariak eman ditzake, eta guztira 140 diru-sari banatuko dira. Ekintza honen bidez, bizilagunak Azpeitia Txartela atera eta herrian erabiltzera bultzatu nahi ditu Bertanek.\ \ Azpeitia Txartelarekin herrian erosketak egiteak beti du abantailaren bat. Hilero bi lagunentzako afaria zozketatzen da eta fidelizazio sistema gisara, hurrengo erosketarako deskontuak eskaintzen dira saltoki askotan. Horretaz gain, maiatzean, aipaturiko diru-sariak eskuratu ahal izango dira.\ \ Oraindik ez baduzu zure Azpeitia Txartela eskatu, Bertan Elkarteko saltokietan, Udaletxean, igerilekuan, liburutegian eta Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10) zein Bertan Merkatari Elkarteko bulegoan (Enparan kalea, 1) eska dezakezu.