Dagoeneko kalean daude 2.500 Azpeitia Txartel

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko mar. 14a, 11:22
Martxoaren 1ean abiatu zen Azpeitia Txartelaren merkaturatze kanpaina, eta dagoeneko 2.500 txartel berri dabiltza herriko kaleetan. Azpeitia txartelak Visa funtzioa du, eta dendetan erosketak egiteko ez ezik, dirua ateratzeko ere balio du. Gainera, Bertan Merkatari Elkarteko saltokietan erosketak txartel horrekin ordaintzean, martxoan zehar %15erainoko deskontuak dituzte herritarrak. Horrez gain, udal instalazioetara sartzeko ere balio du, hala nola liburutegira, igerilekura edo kiroldegira.\ \ Txartela eskuratu nahi duten herritarrek jada egin dezakete eskaera. Eskaera orriak eskuragarri daude Bertaneko saltokietan, udaletxeko harreran, igerilekuan, liburutegian eta Rural Kutxan. Etxez etxe ere banatu dituzte eskaera orriak, eta txartela eskuratu nahi dutenek, orri hori bete eta NANaren kopiarekin aurkeztu beharko du toki horietakoren batean.