Abian da Azpeitia Txartelaren martxoko merkaturatze kanpaina berezia Bertaneko dendentan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko mar. 1a, 13:43

Hilaren 31ra arte, hilabete guztian zehar, elkarteko dendetan erosketak egin eta Azpeitia Txartelarekin ordaintzean %15erainoko deskontuak izango dira Bertaneko dendetan.

Azpeitia Txartela herriratu da dagoeneko, eta gaur martxoak 1 txartel berriaren merkaturatze kanpaina berezia abiatu du Bertan Merkatari Elkarteak. Hala, martxoaren 31ra arte, hilabete guztian zehar, elkarteko dendetan erosketak egin eta Azpeitia Txartelarekin ordaintzean %15erainoko deskontuak izango dira Bertaneko dendetan. Ikusi hemen zerrenda

Azpeitia Txartelarekin, elkarteko dendetan erosketak egin eta hainbat zozketetan parte hartzeaz gain, beste bi erabilera ere gehitu zaizkio txartel berriari. Alde batetik, edozein dendatan ordainketak egiteko balio du, Visa txartelaren moduan, eta bestetik, udal instalazioetan erabiltzeko aukera eskaintzen du. Modu horretan, kiroldegira sartzeko edo liburutegiko zerbitzuak eskuratzeko balio du, besteak beste.

Herritarren eskura, doan

Azpeitia Txartela eskuratu nahi duten herritarrek eskaera egin dezakete dagoeneko. Eskaera orriak eskuragarri daude Bertaneko dendetan, udaletxeko harreran, igerilekuan, liburutegian eta Rural Kutxan. Txartela eskuratzea doakoa da. Bertaneko fideltasun txartela duten pertsonei, aldiz, gutun bat helaraziko zaie, txartel berriaren bila Rural Kutxatik pasatzeko esanez.

Animatu eta atera zure Azpeitia Txartela!!

Bertan Bizi, Bertan Erosi