Abenduaren 5ean amaituko da V. Dendarien erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko aza. 29a, 11:52

Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Azken urteetan bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak herriko merkataritza gune edota dendetako erakusleiho lehiaketa antolatu du. Txapelketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a baino lehen eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkartera deituta ((943 02 56 73 - 688 823 944), bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat idatzita edo Azpeitiko Udaleko kultur sailarekin harremanetan jarrita (kultura@azpeitia.eus) nahiz 943157068 zenbakira deituta. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Bertan Merkatari Elkarteko kide izan edo ez.

Abenduaren 12rako erakusleihoek prest egon beharko dute eta ondoren, abenduaren 19an, jakinaraziko dituzte irabazleak sari banaketa ekitaldian. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko saltoki guztiei txapelketan parte hartzeko deia luzatu nahi die.