'Motibazioa', merkatarientzat doako ikastaroa antolatu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko aza. 9a, 13:37

Ikastaroa coaching teknika bidez landuko da, eta honako gaiak jorratuko dira bertan, besteak beste: lidertza, talentua, trebetasunak eta hobetze puntuak. Bertan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, eta izen-ematea azaroaren 11n amaituko da.

Merkatariei zuzenduta, Motibazioa izenburupean doako ikastaroa antolatu du Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak. Ikastaroa coaching teknika bidez landuko da, eta honako gaiak jorratuko dira bertan, besteak beste: lidertza, talentua, trebetasunak eta hobetze puntuak.

Guztira 20 orduko ikastaroa izango da, 2 ordu eta erdiko 8 klasetan banatuta (azaroak 16, 17, 18, 21, 22, 23, 24 eta 25). Saioak eguerditan izango dira, 14:00etatik 16:30era, Sindikatu Zaharreko 1. solairuan (Enparan kalea, 1). Irakaslea Sara Gonzalez izango da. Interesatuek bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzita edo 688823944 telefonora deituta eman dezakete izena. Izen-ematea azaroaren 11n, ostirala, amaituko da.