Deskontu kupoien liburuxka kaleratu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko aza. 4a, 10:06
Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, azken urteetako ohiturari jarraituz deskontu kupoien katalogoa kaleratu du. Herriko 52 saltokiren parte-hartzearekin, promozio bereziz osaturiko liburuxka bat banatu du aste honetan Azpeitiko etxeetan. Liburuxkan saltokiek eginiko eskaintza-kupoiak aurki daitezke; saltoki bakoitzak bere eskaintza propioa du: deskontuak, produktuak prezio jakin batean... Promozioek gehienez abendu amaierara arte balioko dute. Hala ere, denda bakoitza da bere eskaintzaren balio-epea zehazten duena. Promozioaz baliatzeko bezeroek aski dute kupoia dagokion saltokian aurkeztearekin, hau da, ez da beharrezkoa Bertan txartelaren erabiltzaile izatea. Banaketa arazoengatik etxean liburuxka jaso ez duenak eskuragarri ditu http://urolakosta.hitza.eus/ webgunean.\ \ Azpeitiko merkataritza eta bertako kontsumoa indartzeko helburuarekin egiten den dinamizazio kanpaina da kupoien liburuxkena, eta Bertan Elkartearen egutegian ohiko ekintza bilakatzen ari da. Bezeroen artean duen harrera ona ikusta, azken urteetan hutsik gabe errepikatu du Merkatari Elkarteak. Horrenbestez, beste behin ere herrian erosiz promozioak baliatu eta bertako ekonomiari bultzada emateko aukera bikaina izango dugu datozen asteetan.