Itziar Urangarentzat izan da Bertanen iraileko zozketaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko urr. 25a, 15:59
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sari berri bat banatu du. Irailean zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu zuen eta Itziar Uranga suertatu zen irabazle, Iosu Optikan eginiko erosketagatik. Sanagustin jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du, Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hurrengo hilabeteetan ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du, inolako interesik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.