Merkatariak bezeroengana hurbiltzeko doako ikastaroa eskainiko da Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko urr. 3a, 17:08

Guztira 20 orduko ikastaroa izango da, 2 orduko 10 saiotan banatuta (urriak 10, 14, 17, 19, 21, 24, 26 eta 28, eta azaroak 2 eta 4). Saioak eguerditan izango dira, Sindikatu Zaharrean. Izen-ematea urriaren 6an amaituko da.

Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkuraren eskutik, merkatariei zuzenduriko doako ikastaroa eskainiko da hurrengo asteetan Azpeitian. Nola kontaktatu bezero berriekin eta nola handitu bezero kopurua izeneko ikastaroan, bezeroengana hurbiltzeko eta horiek fidelizatzeko teknikak erakutsiko dira (mundu digitala, sare sozialak, marketing plangintza...).

Guztira 20 orduko ikastaroa izango da, 2 orduko 10 saiotan banatuta (urriak 10, 14, 17, 19, 21, 24, 26 eta 28, eta azaroak 2 eta 4). Saioak eguerditan izango dira, 14:30etik 16:30era, Sindikatu Zaharreko 1. solairuan (Enparan kalea, 1). Interesatuek bertan.azpeitia@gmail.com helbidean edo 688823944 telefonoan eman dezakete izena. Izen-ematea urriaren 6an, osteguna, amaituko da.