Lurdes Bereziartua izan da Bertanen uztaileko zozketaren sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko ira. 6a, 14:43
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sariak banatzen jarraitzen du. Uztailean zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu zen eta Lurdes Bereziartua izan zen irabazlea, Kukua arropa dendan eginiko erosketagatik. Udako geldialdiaren ostean saria jaso eta Kiruri jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hori hilero egiten da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hurrengo hilabeteetan ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du, inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.