Zozketa antolatu du Bertanek, Saninazioen bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko uzt. 4a, 09:02
Beste urte batez, festa giroan murgiltzen hasteko asmoarekin, Azpeitiko Bertan Merkatarien Elkarteak San Inazio jaien inguruko zozketa antolatu du. Uztailean zehar elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek boletoak euren datuekin bete ahal izango dituzte, zuzenean zozketan sartzeko. Pilota partidetarako sarrerak, zezenketak ikusteko sarrerak, barraketarako fitxak eta produktu-otarreak izango dira sariak. Irabazleen izenak hilaren 28an jakinaraziko ditu Bertanek.