'Hau txollue!' promozio kanpaina, ostiralean eta zapatuan herriko 39 saltokitan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko eka. 23a, 16:32
Herriko ekonomia eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin, 'Hau txollue!' promozio kanpainaren edizio berri bat antolatu du Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak. Horrela, ostiral eta larunbat honetan, ekainak 24 eta 25, promozio bereziak eskainiko dituzte Azpeitiako 39 saltokik: %50erainoko deskontuak, zozketak, bigarren aleak merkeago, oparitxoak... Bezero guztiek eskuratu ahal izango dituzte promozio hauek, ez baitago Bertan txartelaren erabiltzaile izan beharrik.\ \ Bi egun horietan soilik eskainiko dira promozioak. Aukera bikaina eskaintzarik onenak baliatu eta Azpeitian bertan erosteko.