Kanpaina berria jarriko du martxan Bertanek, maiatzaren 29ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko mai. 16a, 12:59

Gaurtik hasita kanpaina berria jarriko du abian Bertanek. Modu horretan, Fideltasun txartelarekin eginiko erosketak doan izan daitezke. Guztira 1.500 euro banatuko dira. 

Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, bere fideltasun txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko kanpaina berri bat jarri du abian. Ekimen honen bidez, maiatzaren 16tik 29ra fideltasun txartelarekin eginiko erosketak doan izan daitezke. Bertan txartelarekin egiten diren erosketen artean, Elkarteko saltokietako datafonoek zuzenean batzuk aukeratuko dituzte eta, horiek, doan izango dira. Ordaintzeko momentuan jakingo da erosketa doan izan den edo ez. Guztira 1.500 euro banatuko dira doako 25 inguru erosketetan. 

Kanpaina horren bidez, fideltasun txartelaren erabilera bultzatu nahi du Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Bertan bizi, Bertan erosi filosofiaren defentsan eginiko ekimen hori, aukera bikaina izan daiteke herrian erosketak egin eta zori pixka batekin, ordaindu beharrik ez izateko.

Bertan fideltasun txartela eskuratu nahi duenak, Elkarteko saltokietan edo Rural Kutxaren Azpeitiko bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10.zenbakian. Txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta inolako interesik gabe, ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du.