Izaro Zabaletarentzat izan da Bertanen otsaileko bi lagunentzako afaria

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko mar. 23a, 14:43
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, otsailean zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu du. Irabazlea Izaro Zabaleta da, Santi Lazkano dendan eginiko erosketagatik. Kiruri jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hurrengo hilabeteetan ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du, inolako interesik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.