Fideltasun kanpaina jarri du abian Bertan Merkatari Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2016ko mar. 14a, 12:21

Martxoaren 14tik 20ra, biak barne, elkarteko fideltasun txartelarekin egiten diren erosketa guztiek %5eko deskontu zuzena izango dute.

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak, herritarrei zuzenduriko fideltasun kanpaina berria jarri du abian. Modu horretan, martxoaren 14tik 20ra, biak barne, elkarteko fideltasun txartelarekin egiten diren erosketa guztiek %5eko deskontu zuzena izango dute.

Ekimen honekin, fideltasun txartelaren erabiltzaile diren bezeroak saritu nahi ditu Bertan Elkarteak eta, bide batez, Azpeitiar guztiak animatu Bertan txartela eskuratzera. Fideltasun txartela doakoa da, ez du banku kontu berri bat zabaltzea eskatzen, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egiteko aukera ematen du eta erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu. Gainera, Elkarteak promozio bereziak egin ohi ditu txartelaren erabiltzaileentzat, besteak beste, hilero bi lagunentzako afari bat zozketatzen da.

Bertan txartela eskuratu nahi dutenek Azpeitiko Rural Kutxaren bulegora jo dezakete zuzenean (Foru ibilbidea, 10). Informazio gehiago Bertan Elkarteko saltokietan eta 943 02 56 73 telefono zenbakian.