Lourdes Alkortak irabazi du Bertanek zozkatutako bi lagunentzako afaria

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2015ko abe. 23a, 10:18
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak azaroan zehar erosketak elkarteko fideltasun txartelarekin egin dituzten bezeroen artean zozkaturiko bi lagunentzako afariaren sariduna nor den jakinarazi du. Irabazlea Lourdes Alkorta da, Farmazabal parafarmazian eginiko erosketagatik. Hori dela eta, Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Aurrerantzean zozketa hau hilero egingo da eta. Beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hilero. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabetetara atzerako aukera ematen du inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxaren Azpeitiko bulegoan egin dezake (Foru Ibilbidea, 10).\ \ Bestalde, hurrengo egunetan Eguberri zozketako saridunak ezagutaraziko ditu Bertanek. Beraz, adi ibili eta zorte on!