Abian da IV. Dendarien Erakusleiho Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2015ko aza. 23a, 17:02

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a bitartean eman beharko dute izena, Bertan Merkatari Elkartean ala udaletxean. Abenduaren 18an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren.

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak herriko merkataritza gune edota dendetako erakusleiho lehiaketa antolatu du. Txapelketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a baino lehen eman beharko dute izena, Bertan Merkatari Elkartera deituta (943025673 edo 688823944 zenbakietara) edo >bertan.azpeitia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, merkatari elkarteko kide izan edo ez.

Abenduaren 14tik 17ra bitartean ikusi eta baloratuko ditu erakusleihoak epaimahaiak. Gero, abenduaren 18an jakinaraziko dituzte irabazleak, sari banaketa ekitaldian. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Gauzak horrela, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko saltoki guztiei lehiaketan parte hartzeko deia luzatu nahi diete.