Produktu ekologikoz osaturiko otarreen zozketako ordezko zenbakiak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2015ko aza. 18a, 07:44
Produktu ekologikoz osaturiko otarreen zozketako ordezko zenbakiak jakinarazi ditu Dendartean, Gipuzkoako Merkatarirtza Bilkurak.\ \ Hilabete pasatu da Azpeitiko merkatariek Zero Zabor kanpainaren baitan, produktu ekologikoz osaturiko sei otarre bikainen zozketarekin amaitu zutenetik. Beraz, amaitu da sariak erreklamatzeko epea eta, soilik saridun bat agertu dela ikusirik, ordezko zenbakiak argitaratu dituzte antolatzaileek.\ \ Ordezko bost zenbakien jabeek bi aste izango dituzte 688 823 944 telefonora deitu eta saria eskuratzeko. Hauek dira: 5684 - 8651 - 7961 - 3156 - 4564.\ \ Begiratu ondo ea zuek duzuen hauetako zenbakiren bat eta zorte on!