Bi lagunentzako afariaren zozketak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2015ko aza. 12a, 10:17
Bertan-ek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, urrian zehar elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketen artean zozketaturiko bi lagunentzako afariaren sariduna nor den jakinarazi du. Irabazlea Naroa Arambarri da, Pittinka josatilu dendan eginiko erosketagatik. Zorionak! Hotel LarraƱaga jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Aurrerantzean zozketa hau hilero errepikatuko da eta, beraz, azaroan ere Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabetetara atzerako aukera ematen du inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxako Azpeitiko bulegoan egin dezkae (Foru Ibilbidea, 10).