Hemen dira Bertanen deskontu kupoiak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2015ko aza. 3a, 17:23
Hemen dira, beste behin, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen deskontu kupoiak. Azpeitiko 50 saltokiren parte-hartzearekin, deskontu kupoiez osaturiko liburuxka banatu da, atzo eta gaur, herriko etxe guztietara.\ \ Kupoia moztu eta dendan aurkezten duenak, aipatzen den eskaintzaz gozatu ahal izango du. Deskontuak, opariak, zozketak... denetarik aurki dezakegu.\ \ Ez dago baldintza gehigarririk, ez da Bertan fideltasun txartelaren erabiltzaile izan behar, kupoia dendan aurkeztea nahikoa da eskaintza baliatzeko.\ \ Etxean kupoiak jaso ez dituztenei zuzendurik, http://urolakosta.hitza.eus/ helbidean deskargatu ahal izango dira datozen egunetan.\ \ Herrian kontsumitu eta prezio bikainak eskuratzeko aukera ederra. Aprobetxatu!