Toki gutxi batzuk gelditzen dira Baigerak antolatutako bidaia luzeetarako

Istanbul. (Pixabay)

Turkiara eta Galiziara egingo dituzten bidaietarako dago tokia. Ekainean joango dira Turkiara, eta bidaia horretara joateko izena eman nahi dutenek maiatzaren 30a baino lehen egin beharko dute. Galiziara irailean joango dira. 

Baigerak antolatu dituen bidai luzeetan hainbat leku daude oraindik. Honako hauek dira irekita dauden bidaiak:  

  • Turkia (Istanbul eta Kapadozia) . Ekainaren 22tik 30era izango da.

Hamar leku gelditzen dira oraindik.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 30a izango da.

  • Galizia, irailaren 2tik 8ra.

Bost leku gelditzen dira oraindik. 

Interesatuta egonez gero, Baigeraren bulegora joan behar duzue. Baigeraren bulegoa astearte eta asteazkenean egoten da irekita, 10:30etik 12:30era.