Azpeitiko pentsiodunek elkarretaratzea egingo dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2018ko mar. 9a, 11:47
Otsailaren 19an egin zuten azken elkarretaratzea pentsiodunek.

Azpeititiko jubilatu eta pentsiodunek martxoaren 12an, astelehena, 12:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzera deitu dute.

Espainiako Gobernuak pentsioetan ezarri duen % 0,25eko igoeraren aurrean euren haserrea adierazteko antolatu dute elkarretaratzea. Hemendik aurrera astelehenero leku eta ordu berean biltzeko deia egin dute.

Bestalde, dei egiten dute martxoaren 17an, 18:00etan, Donostiako Alderdi Ederretik Bulebarrera egingo den manifestaziora joateko. Autobusa egongo da Azpeititik Donostiara joan-etorria egiteko. Irteera anbulatorio aurretik izango da, 16:30ean. Autobuserako izen-ematea aurrez egin behar da Baigera Ien. Joan-etorriaren kostua 6 eurokoa da.

Manifestazioaren aldarrikapen nagusiak hauek dira:

 

- 0,25 ez, KPI igoera bai.

 

- 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.

 

- Pentsio publiko duinen alde.

 

- Babes sozialeko sistema propio baten alde.

 

AZPEITIKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN PLATAFORMA