Azaroaren 25a

Ikasle ugari elkartu dira Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek egindako asanblanda irekian

Azaroaren 25a gertu dela eta, asanblada irekia egin dute Urola ikastetxeko ikasleek, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta.

Aurreko astean jakinarazi zuten bezala, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek azaroaren 25era –Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna– begira asanblada irekira deitu zituzten Urola eta Ikasberri ikastetxeetako ikasleak. Atzo, astelehena, Urolan egin zuten asanblada irekia IAko kideek, eta maila desberdinetako ikasle ugari bertaratu ziren. Bertan, IAko kideek emakume-auzia landuko duten zentroetako asanbladak aurkeztu zituzten, horren beharra azpimarratuz. 

Era berean, ostegun honetan, azaroaren 17an, 10:00etan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin egingo dute asanblada irekia, Urolan egin dutenari jarraipena emanez. Hurrengo astean beste hainbat ekintza egingo dituzte herrian Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek, eta azaroaren 25 bertan elkarretaratzeak eta hitzaldiak ere egingo dituzte eskualdeko zenbait ikastetxetan.