Kontrol sozialaren inguruko kanpainaren barruan, informazio panelak jarri dituzte GKSk eta Gaztetxeak

Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) eta Azpeitiko Gaztetxeko kideok kontrol soziala salatzeko Haien kontrola, gure pobrezia kanpaina jarri genuen martxan duela aste batzuk. Orduztik hainbat gairen inguruan hausnartu nahiz sakondu dugu; esaterako, teknologiak kontrol sozialean jokatzen duen paperaz nahiz indar poliziaren rolaz. Orain, hainbat informazio panel jarri ditugu herriko hainbat txokotan pandemia hasi zenetik gaur arte egon diren kontrolen nahiz indar polizialek jarri dituzten isunen berri emateko. Horiez gain, gazteen egoeraren inguruko hainbat datu ere bildu ditugu; izan ere, datuak deigarriak bezain salagarriak direla deritzogu.