Salgai daude sokamuturraren 500. urtemugaren afarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 2018ko urt. 11a, 09:57

Urtarrilaren 27an (larunbata) Azpeitiko sokamuturrak 500 urte ospakizuneko herri afaria izango da, Loiola hotelean. Txartelak salgai daude Eguzkitzan, Juantxo Txikin eta Sanagustinen. 35 euro buruko. Epea: urtarrilak 24. 21:00etan hasiko da, eta afalostean, DJ Arno izango da.

Egun berean, aurretik, 18:30etik, ospakizuneko ekitaldi nagusia izango da, Soreasu antzokian, eta han eskainiko du Herri Batzordeak Azpeitiko sokamuturrari buruzko pelikula. Jai karnabaleko arratsaldeko zezenaren irteera aurreko momentuak jasotzen dituen lan bat da, artistikoa, kalitatekoa. Xanti Rodriguezek zuzendu du.