Logo lehiaketa, hilaren 23ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 2017ko aza. 16a, 10:26
Gaur zortzi (hilaren 23an) bukatuko da Herri Batzordeak antolatutako \'2018an Azpeitiko sokamuturrak 500 urte\' ospakizuneko logotipo lehiaketan lanak aurkezteko epea. \ \ Edonork har dezake parte lehiaketan, eta, bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Modu digitalean aurkeztu beharko dituzte logoak, koloretan edo txuri-beltzean, eta USB edo CD batean eraman beharko dira. \ \ Lanek ospakizunari dagokion izenburua eduki behar dute goiburuan: \'Azpeitiko sokamuturrak 500 urte\'. Lehiaketan parte hartzen dutenek sinatu gabe aurkeztuko dituzte logoak, eta aparteko kartazal batean jarriko dituzte honako datuak: Jaiotze data, NAN edo EHNA zenbakia, herria, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta. \ Helbide honetara bidali beharko dituzte lanak: Zezen Beltz Elkartea, Goiko kale 16, behea, 20730 Azpeitia. \ \ 500. ospakizuneko Herri Batzordeak osatuko du epaimahaia, eta irabazleak 300 euroko saria jasoko du. \ \ Informazio gehiago honako helbidean aurki daiteke: http://uztarria.eus/komunitatea/AzpeitikoSokamuturra500/1508769089