Martxan da sokamuturraren 500. urteurreneko logotipo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 | Festak | Artikulua
2017-10-23 17:30

Lanak azaroaren 23ra artean aurkeztu ahal izango dira. Bosgarren mendeurrenaren ospakizuneko herri batzordeak antolatu du lehiaketa.

Iazko karnabaletan sokamuturra Errebalean (Jexus Artola)  Ikusi haundiago | Argazki originala

2018an Azpeitiko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, eta Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek osatutako herri batzordeak ospakizuneko logotipoa izateko lehiaketa bat jarri du abian.

Azpeitiko sokamuturrak 500 urte. Logotipo lehiaketako oinarriak

1. Nahi duen edonork har dezake parte Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurrenari buruzko logotipo lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake.

2. Lanek digitalak izan behar dute, koloretan edo txuri-beltzean, eta USB edo CD batean entregatu beharko dira.

3. Lanek argitaragabeak izan behar dute, edo ezingo dira egindako batzuk bertsionatu.

4. Lanek ospakizunari dagokion izenburua eraman behar dute goiburuan: Azpeitiko sokamuturrak 500 urte

5. Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:

- Jaiotze data, NAN edo EHNA, eta herria.

- Helbidea, telefono zenbakia eta e-posta helbidea.

6. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Zezen Beltz Elkartea, Goiko kale 16, behea, 20730 AZPEITIA

7. Lanak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 23tik azaroaren 23ra.

8. Epaimahaia 500. urteurrenaren ospakizuneko Herri Batzordea izango da.

9. Logotipo irabazlea bakarrik sarituko da, eta 300 € jasoko ditu egileak.

10. Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek ez badute behar adinako kalitaterik edo baliorik.

11. Lehiaketan irabazlerik balego, saria 2017ko azaroan zehar emango zaio, agerraldi publiko batean.

12. Saritutako lana Herri Batzordearen jabetzako geldituko da, ospakizunean zehar egoki iritzitako erabilera eman ahal izateko, egilearen izena jarrita.

13. Sarituak izan ala ez, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jendeaurrean jarriko ditu Herri Batzordeak, ospakizunerako sortuko duen blogean, lan bakoitzean egilearen izena ipinita.

14. Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.

15. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du.

16. Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, idatzi hona: sokamuturra500@gmail.com

2017ko urriaren 23an, Azpeitian,

Azpeitiko sokamuturrak 500 urte Herri Batzordea

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa