Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2020ko aza. 28a, 14:44

Jende ugari bialdu zen atzo, ostirala, plazan, presoen aldeko hileroko elkarretaratzean. Presoen eta iheslarien eskubideak errespetatzeko eskatu zuten herritarrek.

Azpeitiko Sarek deituta, presoen eta iheslarien eskubideen alde elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean plazan. Hileko azken ostiralean egin ohi dute mobilizazioa, baina urrian ez zuten egin, Etxerat elkarteak emandako gomendioarekin bat eginda. Etxeratek elkarrearatzerik ez egitea gomendatu zuen "arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren". Egoerak zertxobait hobera egin duela eta, hilabeteko etenaldiaren ondoren atzo berriz bildu ziren plazan; eta jende ugarik parte hartu zuen elkarretaratzean.