Izena eman daiteke presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestaziora autobusez joateko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko abe. 19a, 16:42
Dagoeneko zabalik dago urtarrilaren 13an Bilbon presoen eskubideen alde egingo den manifestaziora autobusez joateko izen-ematea. Autobusa 16:00etan irtengo da anbulatorioaren aurretik, eta joan-etorrirako izena Orkatz, Niza eta Urola Express tabernetan eman daiteke. Aurten, gainera, egitarau oparoa prestatu dutenez, goizez atera eta gauez itzuliko den autobus bat ere antolatu dute. Hain zuzen ere, 10:00etan joan eta 04:00etan itzuliko da, eta autobus horretarako izena Orkatzen eman behar da.\ \ 'Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude' da aurtengo manifestazioaren leloa, eta konponbidearen bidean euskal presoen, iheslarien eta deportatuen egoerari heltzeko eskaria egin nahi dugu. Alderdikerietatik at, sensibilitate ezberdineko herritarren elkargune bihurtu nahi ditugu Bilboko kaleak.