Udal Gobernuko kideek ere presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu eta zapatuan bilbora joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko urt. 11a, 12:03
Azpeitiko Udal Gobernuko kideek ere presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu eta zapatuan, urtarrilaren 14an, euskal presoen eskubideen alde Bilboko kaleetan egingo den manifestazio erraldoiari babesa adierazi diote. \ \ Benetan babes zabala eta anitza jaso du Bilboko manifestazioak Azpeitiko herritarren artetik. Azpeitiarren gehiengo handi batek presoek eta beren senide eta lagunek jasaten dituzten eskubide urraketei behingoz amaiera eman behar zaiela argi adierazi dute, eta guztiei eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko Sarek.\ \ Mobilizaziora joateko autobuserako izen-emate orriak Izaro, Pastorkua eta Orkatz tabernetan daude. Autobusa 16:00etan irtengo da anbulatorio aurretik.\ \ Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ Euskal Presoak Euskal Herrira.