Karmelo Etxegaraiko irakasleek euskal presoen eskubide urraketak salatu eta U14an Bilbora joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko abe. 23a, 16:22
Karmelo Etxegarai Ikastolako hainbat irakaslek euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu eta urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestazio erraldoira joateko deia egin dute. Herriko eragile eta norbanako desberdinekin elkartzen ari gara eta herritarren artean adostasun handia aurkitzen ari gara, presoen egoerak ezin du bere horretan jarraitu.\ \ Dispertsioa #SalatzenDut\ Gaixo larriak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ 70 urtetik gorako presoak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ Isolamendua #SalatzenDut\ Zigorren batuketa ez egiteagatik 7 preso ez askatzea #SalatzenDut\ \ Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ #U14Bilbora