Euskal presoek jasaten dituzten eskubide ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2016ko abe. 20a, 17:54
Euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak bere horretan jarraitzen dute. Eta azpeitiko Sarekideok, eskubide urraketa hauek salatzeko lanketa egiten ari gara. Azpeitiko Joseba Segurola Xegu, Josu Urbieta Pow eta Gotzon Aranburu presoen senide eta lagunek 3.085 km egin behar izaten dituzte asteburuero, eta honek suposatzen duen istripu arriskua, kostu ekonomiko nahiz fisikoa handia da. Etxarte deportatu azpeitiarrak ere Kuban jarraitzen du, herritik 7.500 kmtara, herrira itzuli ezinda.\ \ Herriko eragile eta norbanako desberdinekin elkartzen ari gara presuen egoera azaltzeko eta horietako asko, eskubide urraketak salatuz argazkiak ateratzen ari dira. Benetan eskertu nahi dugu herritarrak erakusten ari zaizkigun prestutasuna. Datozen egunetan ere herriko gune desberdinetan aukera izango da presoen eskubide urraketak salatuz argazkia ateratzeko. Honez gain, ondorengo mobilizazioak ere antolatu ditugu gabonetarako:\ \ - Abenduak 24, 19:30ean plazan elkarretaratzea.\ - Abenduak 30 ostirala, 19:00tan plazan elkarretaratzea.\ - Abenduak 31: 18:30ean igerileku aurretik manifestazioa.\ - Urtarrilaren 14an Bilbon manifestazio erraldoia. Busen irteera 16:00tan Anbulategi aurretik.\ \ Egiten ditugun eskaerak argiak dira:\ Dispertsioa #SalatzenDut\ 11 preso gaixo larrik espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ 70 urtetik gorako presoak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ Isolamendua #SalatzenDut\ Zigorren batuketa ez egiteagatik 7 preso ez askatzea #SalatzenDut\ Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ #U14Bilbora