Ikasturteko erronkak zehazteko batzar irekia egingo du Azpeitiko Sarek, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko aza. 4a, 10:36
Ikasturteko erronkak zehazteko batzar irekia egingo du Azpeitiko Sarek, bihar, azaroak 5. 11:00etan izango da batzarra, Sindikatu Zaharrean. \ \ Zer dela eta deitu duzue batzar irekia? \ \ Presoen egoera aldatu beharra dagoela uste du Sarek. Salbuespeneko neurriak bertan behera uztetik hasi beharra dago. Urgentzia du. Beraz, herrian presoen eskubideen aldeko lanketak egiten ari gara. Batzar honek helburu nagusi bat izango du: presoen eskubideen alde herrian egin daitezken lanketen inguruan hitz egin nahi dugu. Ideiak jaso nahi ditugu. Ez gara joango aurrez egindako planteamendu bat aurkeztera, bertaratzen diren herritarrek egindako aportazioak jaso ondoren hasiko gara aurtengo ikasturteko helburuak jartzen. Eremu desberdinetan, eskubideen aldeko lanketak aurrera eramateko herritarron laguntza behar dugu, presoen eskubideen alde esku bat bota nahi duen oro gonbidatzen dugu batzarrean parte hartzera. \ \ Herritar batek nola lagundu diezaioke Sareri?\ \ Sarek ekimen desberdinak egiten ditu, eta iparrorratz argia du, herriko sektore ahalik eta zabalenek presoen eskubideen alde kokatzea. Sarek talde motorra du, astero biltzen dena. Beste talde bat azken ostiraletako elkarretaratzeaz eta propagandaz arduratzen da. Baina herritar orok du aukera Saren parte hartzeko: norberaren eremuan ekimen puntual bat aurrera emanez edo Sareren ekimen publikoetan parte hartuz adibidez. Konpromiso iraunkorrak eta puntualak, denak dira beharrezkoak. Adibidez, Anbulategiko sendagileek preso gaixoak askatzeko argazkia atera dute. Eremu hortan lan egiten dutenen laguntzagatik izan da posible ekimen hori egitea. Ba herriko beste eremuetan ere antzera jokatu nahi dugu. Herritarren laguntzarekin, Sareko talde motorra egitera iritsiko ez litzateken ekimenak aurrera eraman nahi ditugu. Herritarron inplikazioa ezinbestekoa dugu. \ \ Nola dago gaur egun presoen egoera?\ \ Presoen gaiak lehengoan jarraitzen du. ETAk bere jarduna utzi eta 5 urte bete diren honetan presoen egoerak ez du aldaketarik izan. Sakabanaketa urruntzeak jarraitzen du, eta larri gaixo dauden 10 preso ez dituzte aske uzten. Kondena beteta duten presoak ere espetxean mantentzen dituzte, Frantzian bete zituzten kondenak deskontatzeari uko egiten badio Espainiak, Europaren arauei aurka eginez. Orain 5 urte presoen %98,8 Euskal Herritik kanpo bazegen, orain %99,17 dago. Eta benetan muturreko egoerek ere jarraitzen dute, Arantza Zulueta abokatua bi urte terdi jarraian isolamenduan daukate. Eskubide urraketekin amaitu eta mendekuan oinarritatu espetxe politikaren ordez, konponbidea lagunduko duten neurriak beharrezko dira. Preso denak etxean izan daitezen berandu baino lehenago. \