Larri gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko manifestaziora joateko deia egin du Azpeitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko urr. 11a, 12:56
Larri gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko manifestazioa antolatu du Sarek larunbaterako, urriaren 15erako. Donostiako Bulebarretik abiatuko da mobilizazioa 17:00etan, eta bertara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Sarek. Izen-emate orriak Izaro, Pastorkua eta Orkatz tabernetan daude, eta autobusa zapatuan 16:00etan irtengo da Etxe-Zuri aurretik.\ \ Herritar denak gonbidatu nahi ditugu larri gaixo dauden 10 euskal presoren askatasuna eskatzeko mabilizazioan parte hartzera.\ \ #GaixoLarriakEtxera\ #SalatzenDut\ #U15Donostira