Elkarretaratzea egingo da plazan hileko azken ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko abu. 25a, 14:15

Ostiralean, hilak 26, plazan bilduko gara euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. 19:00etan izango da elkarretaratzea. Azpeitiko presoen senide eta lagunek, astebururo 3.085 km egin behar izaten dituzte haiek bisitatu ahal izateko. Euren bizitza arriskuan jartzeaz gain, kostu ekonomiko eta fisiko garrantzitsua eragiten jarraitzen du sakabanaketak.

Bestalde, bi azpeitiarrek, Etxartek eta Pakeak, herrira itzuli ezinda jarraitzen dute. Haien egoerari aterabide duin bat ematea eskatuko dugu. 

Hartu trena eta ostiralean plazan elkartuko gara!