Herri kirol erakustaldia eta marka ahalegina, 'Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena' egunaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko mai. 17a, 08:31
'Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena' lelopean antolatutako egunaren baitan, herri kirolak izango dira eguerdiko 12:30ean Plaza Nagusian. Ikuskizun bikaina izango da! Lokotx bilketan, txinga eroaten edo zakuarekin korrika ariko den hainbat herritarrekin batera, harri-jasotzaileak (Gusta, Goenatxo III.a, Mendizabal, Irolegi III.a eta Elias Perez) eta aizkolariak (Larrañaga, Otaño, Txikia IV.a eta Irazu) nor baino nor izango ditugu. Eliasek eta Mendizabalek, gainera, marka pertsonal bat ontzeko ahalegina egingo dute.\ \ Bestetik, gogoratu krosean parte hartzeko izena ohiko lekuetan eman daitekeela eta bazkarirako txartelak salgai daudela Izaron, Orkatzen, Pastorkuan eta Korralen.\ \ Zu ere beharrezkoa zara eguna aurrera ateratzeko!\ \ Informazio gehiago hemen