\"Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena\" lelopean, egun borobila maiatzaren 21erako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko mai. 13a, 10:03
Hasi krosserako edo muserako entrenatzen, hasi kuadrillan bazkarira joateko plana egiten (txartelak salgai Izaro, Orkatz, Pastorkua eta Korralen), herri kiroletan ikuskizun paregabea eskainiko digute, umeen gunean txikienek jolaserako aukera izango dute, Skandalue Elektrotxarangaren azkenetako emanaldia ikusteko aukera izango da, Ezten eta Gozategi taldeek kontzertuak eskainiko dituzte eta euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazio erraldoia egingo dugu. \ \ Zu ere beharrezkoa zara eguna aurrera ateratzeko!\ \ Informazio gehiago hemen