Badator futbito txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko api. 28a, 09:51
Azken urteetan bezala, aurten ere futbito txapelketa herrikoia jokatuko da Betharrarrametako jolastokian. Oraingo honetan, Azpeitiko Sarek antolatu du txapelketa, eta dagoeneko eman daiteke izena, Izaro, Korrale, Orkatz eta Etxe-Zuri tabernetan. Lehen bilera, maiatzak 5ean, osteguna, izango da, 21:30ean Sindikatu Zaharrean. Bilerara talde bakoitzetik gutxienez pertsona bat agertu beharko da, eta talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko du txapelketan parte hartzeko. Partiduak maiatzaren 9an hasiko dira. \ \ Bestalde, gogoratu bihar, ostirala, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo duela Sarek, 19:00etan, plazan.\ \ Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena! Euskal preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herrira!