Urtarrilaren 9an Bilbon egingo den manifestaziora autobusez joateko izena eman daiteke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2015ko abe. 14a, 09:58
Urtarriaren 9an euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon. Mobilizazioa 17:00etan hasiko da eta Azpeitiko Sarek autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izena emateko orriak ondorengo tabernetan jarri dira: Izaro, Jim Clark, Pastorkua, Urtzi, Orkatz eta Etxe Zuri. Autobusak 15:30ean aterako dira anbulatorio aurretik. \ \ Taberna horietaz aparte, datozen asteetan kalean jarriko diren postuetan ere egongo da autobuserako izena emateko aukera.\ \ Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ \ Euskal presoak Euskal Herrira.