Pasodobleen kontzertua eskainiko du Musika Bandak ostiralean, plazako kioskoan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko uzt. 20a, 14:37
Santioak eta saninazioak gainean dira, eta data hauetan urtero bezala, pasodobleen kontzertua eskainiko du Azpeitiko Udal Musika Bandak ostiralean, uztailaren 22an. Aurten, baina, berrikuntzekin dator pasodobleen emanaldia. Izan ere, plazako kioskoan emango dute kontzertua, 22:30ean hasita.