Pintxo poteo musikatua izango da ostegunean, Udal Musika Bandaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko ots. 17a, 09:36
Aurten Udal Musika Bandan 150. urteurrena ospatzen hasiak gara eta, karnabalak pasatuta eta ajeak kentzeko tartetxoa hartuta, urte amaiera arte egingo ditugun ekitaldien berri emango dizuegu bihar, osteguna, arratsaldeko zazpiretan Sanagustin kulturgunean egingo dugun prentsaurrekoan.\ \ Ondoren, pintxo poteo musikatua egingo dugu Alde Zaharreko kaleetan, Azte Elkartearekin elkarlanean.\ \ Animatu pintxo poteo musikatura!\ \ Kartelaren egilea: AR Diseinuak (http://www.alaitzruiz.com/index.php)