150. urteurrena ospatzen hasi gara

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko urt. 8a, 10:35
Urtebetetze berezi bat dugu aurten, Azpeitiko Udal Musika Bandak 150 urte betetzen ditu eta!\ \ Imanol Eliasen 'Efemerideak' liburutik dakigu bandaren lehen erreferentzia 1866koa dela Azpeitian (http://uztarria.eus/efemerideak) eta hainbat ekitaldi berezi egingo ditugu urteurren hau ospatzeko. Oraingoz, Errege kontzertua eman dugu, laster sansebastianak ditugu eta, aurten berehala, karnabalak. \ Otsailaren 18an emango dizuegu aurtengorako prestatzen ari garen ekintzen berri.\ \ Zorionak Azpeitiko Musika Bandan musikari zareten eta izan zareten guztioi!!\ \ Logoa Alaitz Ruizek egin du, AR diseinuak. (http://alaitzruiz.com/)