Bandaren Errege eguneko kontzertua, asteazkenean Sanagustinen

Asteazken honetan, urtarrilak 6 eta Errege eguna, Azpeitiko Udal Musika Bandak urte berriko lehen kontzertua eskainiko du. Vienako urteberri kontzertuan jotzen diren kanta ezagunak eta bandaren errepertorioko klasikoak direnak entzun ahalko dira bertan.\ \ Kontzertua 13:00etan izango da Sanagustin Kulturgunean, Unai Frantzesenaren zuzendaritzapean.\ \ Honako hau duzue egitaraua:\ \ 'Also sprach Zarathustra!', Richard Strauss maisu germaniarrak Nietzsche filosofoaren izen bereko lan ezagunean oinarrituta, idatzi zuen poema sinfoniko hau.\ \ '2001: a space odyssey' filman Kubrik zuzendariak erabili zuen hasierako zati ezaguna bakarrik joko dugu, poema sinfonikoak 34 minutu inguru irauten baitu.\ \ 'Sarabande', Claude Debussy frantziarrak pianorako idatzi zuen piezaren bandarako moldaketa izango da. Margolan bat balitz bezala, egileak bere garaiko teknika inpresionistak aplikatu zituen bere abestietan. Sentimenduz eta kontrastez beteriko musika da honakoa.\ \ 'Jubelfest marsch', Johan Strauss musikariak idatziriko festa sarrera baterako martxa dotorea. \ \ 'Romance', Dmitri Xostakovitx errusiarrak 'Овод' (Mando-eulia) izeneko pelikularako idatzi zuen soinu bandaren parte da abesti hau. Izen bereko eleberrian oinarritu zen filma, Ethel Lilian Voinitxek idatzia. Barkalari lanetan Borja Eizagirre izango dugu, saxo altua joaz.\ \ 'A festival prelude', Alfred Reed ingelesak idatzia, izenburuak dioen bezala jaialdi baten hasierarako abestia. Abesti indartsua, metalezko haize instrumentuen lana nabarmentzen delarik.\ \ 'Neu Wien', Johan Straussek eginiko bals sorta, Vienako Orkestra Sinfonikoaren errepertorioetan aurkituko duguna.\ \ 'Wien bleibt Wien', Josef Schrammel vienarrak idatziriko kalerako martxa.\ \ 'Cachucha - Gallop', Johan Straussek idatzia. 'Le Diable Boiteux' Casimir Gide frantziarrak idatzi zuen balleteko 'Cachucha' dantzan inspiratu zen Strauss. Espainiako folklorean oinarritua, kastañuelen erabilera egiten du erritmoa markatzeko.\ \ 'Cadiz', Federico Chuecak eta Joaquin Valverdek eginiko zarzuelako martxa bat duzue honakoa.\ \ 'Gallop', Alfred Reed-ek eginiko 'First suite for band' suiteko azken zatia da honakoa. Gallop erritmo bizian idatzia, kontzertu amaierako pieza izango da.\ \ Anima zaitezte eta, Musika Bandaren partetik, Urte Berri on!!!