Eguberri kontzertua emango du Bandak ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2015ko abe. 23a, 15:35
Ostiral honetan, abenduak 25, Eguberri eguna, Azpeitiko Udal Musika Bandak Gabon abestiz osaturiko kontzertua eskainiko du, urtero bezala. Euskal Herriko eta munduko hainbat Gabon kanta ezagun entzun ahalko dira bertan.\ \ Kontzertua 13:00etan izango da Sanagustin kulturgunean, Unai Frantzesenak zuzenduta.\ \ Honako hau izango da egitaraua:\ \ 'Jaiki gizonak', Luis Urteaga ordiziarrak idatzitako martxa, Jose Luis Frantzesenak eginiko moldaketan.\ \ 'Navidad – Rapsodia', German Alvarez Beigbeder andaluziarrak eginiko abestien 'poupourri'-a, rapsodia eran, erritmo eta melodia ezberdinak pieza musikal batean josita.\ \ 'Haurtxoa sehaskan', Gabriel Olaizola hernaniarrarena, Jose Mari Altunaren moldaketan.\ \ 'A festive Christmas celebration', 'Deck the Hall', 'Ding Dong! Merrily on High!', 'I Saw Three Ships' eta 'We Wish You a Merry Christmas' abestiak batzen dituen 'poupourri'-a, John Moss amerikarrak moldatua.\ \ 'Bells across the meadows', Albert William Ketelbey ingelesak orkestrarako idatzia eta Dan Godfreyk bandarako moldatua.\ \ 'Gatatumba', Espainiako kanta ezaguna, Manuel Navarro Mollor Esteponako bandako zuzendariaren moldaketan.\ \ 'Gabon kalea', euskal Gabon kantaz osaturiko 'poupourri'-a, 'Gaur sortzen da Jesus ona', 'Gabon erroseta', 'Horra horra', 'Horra Mari Domingi', 'Dringilin dron' eta 'Haur eder baten bila' uztartzen dituena. Bandarako moldaketa Angel Brizek egina da.\ \ 'Alegria, alegria, alegria', Extremadurako abestia, Manuel Navarro Mollorren moldaketan.\ \ Happy christmas ! (War is over), John Lennonek eta Yoko Onok 1971n eginiko abestia, Juan Jose Jimenezek moldatua. \ \ 'A christmas dance party No.1', Michel Carrosek swing, dixie eta big band estiloetan eginiko 'poupourri' bikaina, 'Christmas evergreens', 'O Tannenbaum', 'Jingle Bells', 'O du fröhliche' eta 'Gloria in Excelsis' abestiak nahasten dituena.\ \ 'Hator, hator, mutil etxera', Jose Mari Altunak bandarako moldatu zuen euskal abestiarekin bukatuko da Azpeitiko Bandaren emanaldia.\ \ Animatu zaitezte eta Musika Bandaren partetik Gabon zoriontsuak eta Urte Berri on guztioi!!!