Txiki biranen baitan 'Kantu kontari' ipuin musikatuen saioa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2015ko mar. 11a, 20:29
Azpeitiko Udal Musika Bandak haurrentzako ikuskizun bat prestatu du Txiki Biran egitasmoaren hurrengo saiorako. Martxoaren 14an, larunbata, 16:30etan izango da emanaldia Soreasu antzokian. \ \ 'Kantu Kontari' izena du emanaldiak eta izenak dioen bezela, bandaren kantak bestelako kontuekin uztartuko dira: ipuin kontaketarekin, zinearekin eta zirkoarekin.\ \ Musika bandaz gain, herriko artista desberdinek hartuko dute parte ikuskizunean. Hala nola, Felipe Murillo abeslaria izango da ipuin kontalaria, Joxan Malvido 'Joselontxo' pailazoa, Ekain Ibarguren eta Xanti Agirrezabala aktoreak zirkoan eta Ignacio Arakistain pianoan.\ \ Honako hau duzue egitarau: \ \ - Tubby, tuba G. Kleinsingerren musika eta P. Trippen hitzekin (Agustin Jimenez tuba bakarlaria) \ - Aladdin Alan Menkenen musika \ - Egun bat zirkoan James Curnowren musika \ \ Testuak egokitzen eta euskeratzen nahiz zine irudiak editatzen Unai Frantzesena bandako zuzendaria aritu da. \ \ Adin guztietako haurrei zuzendutako ikuskizun entretenigarria izango da ikusgai larunbat honetan, Soreasu antzokian.