Denboraldi berriko lehen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2013ko urr. 11a, 10:51
Abuztuko deskantsuaren ondoren, bueltan gara Udal Musika Bandan eta udazkeneko lehen kontzertua eskainiko dugu igandean, hilak 13, 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. \ \ Kontzertua zazpi kanturekin osatu dugu: Jesus Guridiren \'El Caserio\' zarzuela famatua joko dugu aspaldiko partez, eta Hiru Tenoreek kantatuta oso ezaguna den \'Funiculi-Funicula\' abesti napolitarra ere bai. Zine zaleentzat, Gladiator filmearen soinu banda joko dugu eta pasodoblea ere ez da faltako. Oraingo honetan Madrileko Las Ventas zezen-plazari eskeinitako kanta eskainiko dugu. Kontzertua borobiltzeko, fantasia deskriptibo bat \'El sitio de Zaragoza\' zein \'Free world fantasy\' eta \'J\'attendrai\' piezak izango dira entzungai. \ \ Guztiok gonbidatuta zaudete denboraldi berriko lehen kontzertura. Beraz, animatu! \ \ Jarraian, kontzertuan joko diren kantuen azalpen orokorrago bat duzue, Unai Frantzesena bandako zuzendariaren eskutik: \ \ - \'Plaza de las Ventas”\' pasodoblea, RTVEk Manuel Lillo konposatzaile espainiarrari egindako eskaera bat izan zen, “munduko zezen plazarik onena” bezala ezagutzen den plazak bere pasodoble propioa izan zezan. 1996an estrenatu zuen Madrilgo banda sinfonikoak. \ \ - \'El sitio de Zaragoza\', Cristobal Oudrid musikari zaragozarrak 1848an konposatu zuen. Fantasia deskriptiba (musikaren bidez gertaerak, uneak... esplikatzen direnean) estiloaren barruan kokatuko genuke, eta garai hartako musika pieza militarretan inspiratua dago. Hasiera batean antzerki baterako eginiko musika izan zen, \'El Sitio de Zaragoza de 1808\', Juan Lombiak eginikoa. Bertan Napoleonen tropak Zaragoza setiatuta izan zutenekoa kontatzen delarik. \ \ - \'Funinculi-Funicula\' abesti napolitar aski ezaguna da, 1880an Luigi Denzak, Peppino Turco kazetariaren letrarekin, osatu zuena. Vesubio mendira (edo sumendira) egin zuten lehenengo funikularrari eskeinia. Estreinatu bezain laster mundu guztira zabaldu zen eta beste hizkuntzetara itzulia izan zen, orain dauka ospea lortuaz. \ \ - \'El caserio\' Federico Romero eta Guillermo Fernandez-Shawk idatzitako zarzuela bat da, Jesus Guridiren musikarekin 1926an estrenatu zelarik. Musikari buruz esan, euskal folklorean oinarritutako erritmo eta melodiak agertzen zaizkigula obra guztian zehar. Guridiren obra garrantzitsu edo ezagunena dela esan dezakegu. Miguel San Miguelek moldatua da \'El caserio\' zarzuelan oinarritutako fantasia hau. \ \ Bizkaiko herrixka batean kokatzen da maitasunezko historioa eta bertan garaian ohikoak ziren pertsonaiak agertzen zaikigu: apaiza, alkatea, indiano aberatsa, tabernaria, pelotariak.... \ \ - \'Free world fantasy\' (mundu aske baten fantasia) Jacob de Haan musikari holandarrak 1987an konposatu zuen. Honen piezarik ezagunenetarikoak: Oregon, Ross Roy, Concerto D\'Amore... Egile honek idazten dituen obra gehienak bandarako idazten ditu. \ \ - \'Gladiator\' film ezaguneko musika Hans Zimmer musikari alemaniarrarena dugu. Zazpi alditan Oskar sarietara izendatua, 1995ean irabazi zuen \'El rey leon\' pelikularako egindako musikarekin. \'Gladiator\' filmerako egindako musikarekin Urrezko Globoa saria irabazi zuen 2000garren urtean. Pelikula horretako pasartez osatua dagoen bandarako moldaketa hau John Wassonek egina da. \ \ - \'J\'attendrai\' (Itxoingo dut) Rina Kettyren ahotsean 1938an ezaguna egin zen arren, 1933an \'Tornerai\' (Itzuliko zara) izenarekin konposatu zuten Nino Rastellik (letra) eta Dino Olivierik (música), \'Madame Butterfly\' (Puccini) operan oinarritutako melodia batean. 1975Ean, Dalida abeslariak berriro modan jarri zuen "disco" erritmoetara egokituta. Joko dugun moldaketa hau "disco" bertsio horretan dago oinarritua eta Kurt Broglik moldatua da.