Kontzertua Xanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2013ko mai. 31a, 14:50
Bihar larunbata, ekainak 1, Xanjuandegiko festatan izango gara 13:00etan, KBeat ahots taldekoak lagun hartuta eta Borja Eizagirre arituko da zuzendari lanetan. Berez, kanpoaldean jotzeko asmoa genuen, baina aurten eguraldiak inori ez dionez laguntzen festetarako jarri duten karpan emango dugu kontzertua, geuk eta entzutera zatoztenok aterpea izan dezagun. \ \ Kontzertuan, Karnabaletan jo genituen bailable batzuk eskainiko ditugu, KBeat taldeak abestuta. \ \ Espero dugu zuen gustokoa izango dela! Animatu entzutera! \